130. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2024ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2024ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an, 2024ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa).

2/2024 aurrekontu-aldaketa

Gastu-partida:

1-15320 6190003 "Ximenez Palacios kalea berrurbanizatzea, 01 fasea", 344.000,00 euro.

Finantzaketa: aparteko kreditua, honako partida honetatik:

1-87000 "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako", 344.000,00 euro.

3/2024 aurrekontu-aldaketa

Gastu-partida:

1-92000-6320000 "Udaletxeko balkoia handitzea", 30.000,00 euro.

Finantzaketa: aparteko kreditua, honako partida honetatik:

1-87000 "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako", 30.000,00 euro.

4/2024 aurrekontu-aldaketa

Gastu-partida:

1-42200 6100000 "Industrialdea urbanizatzea", 76.294,30 euro.

Finantzaketa: kreditu-gerakina gehitzea, partida honetatik:

1-87000 "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako", 76.294,30 euro.

Mendabian, 2024ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2409296