2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Xehetasun azterlana 2. poligonoko 586. lurzatian. Behin betiko onespena
Lakuntzako Udalak, 2024ko maiatzaren 23ko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen xehetasun azterlana Lakuntzako 2. poligonoko 586. lurzatiko eremuan, Iker Razkin Burillok sustatua; eta Izaskun Beunza Azazeta eta Emilio Barrero Hidalgo arkitektoek idatzia.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da.
Lakuntzan, 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2408918