130. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Etxalekuko Elizondoa parajean. Behin betiko onespena

2024ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18an, Etxalekuko Elizondoa lurzatirako hiri-jarduketa plan bereziaren hasierako onespenaren iragarkia. Juan Erviti Aldareguiak sustatu du plan hori. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Imotzen, 2024ko ekainaren 11n.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2409583