2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Bulegoak, metalezko hodien fabrikazioa eta aireztapen sistemen biltegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: NAVARVENT SL.
Jarduera: bulegoak, metalezko hodien fabrikazioa eta aireztapen sistemen biltegiak.
Tokia: katastroko 2. poligonoko 699. lurzatia; posta helbidea: Noain-Ezkirotz industrialdeko G kalea 21, Ezkirotz.
Getze Galarren, 2024ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2409500