2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Herri-larreak enkantean
Barasoaingo Udalak, enkante bidez esleituko ditu 3. poligonoko 109. herri-lurzatia eta 2. poligonoko 5. herri-lurzatia, Udalaren Osoko Bilkurak onetsitako baldintza agiriaren arabera. Baldintza-agiri hori interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, jendaurreko ordutegian, herritarrei zuzenean esleitzeko prozeduran eman gabe geratu delako. Hori guztia, bat etorriz indarrean dagoen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea), hura garatzeko Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta hura arautzen duen ordenantzan xedatutakoarekin.
Enkantea 12:00etan eginen da, hamabosgarren egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan eginen da, ahozko posturen bidez.
Barasoainen, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.
Iragarkiaren kodea: L2409209