2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Zaldi-aziendaren ustiategia eta hipika
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko erregelamendua).
Sustatzailea: TMJ Jauquicoa Martinena SL.
Jarduera: zaldi-aziendaren ustiategia eta hipika.
Tokia: Artaxoako 6. poligonoko 1554., 1524. eta 1525. lurzatiak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2024ko ekainaren 11n.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2409321