2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak garbitzeko eta xurgagailua pasatzeko zerbitzuak
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Centro de Lavado LCR SL.
Jarduera: ibilgailuak garbitzeko eta xurgagailua pasatzeko zerbitzuak.
Tokia: A kaleko 21 zenbakia, Mutiloa (2. poligonoko 1178. lurzatia).
Mutiloan, 2024ko ekainaren 12an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2409426