2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Aldaketa, Udal ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Arangurengo Udalak, 2024ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Arangurengo udal ordenantza fiskalean, honako hauei dagokienez: herri-lurretako aprobetxamenduen tasak eta Ingurumen Zerbitzuaren baratzeen tasak.
Ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen. Halakorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsirik geldituko da.
Mutiloan, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2409401