130. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN TRAMITEA: "Tafalla Altair" (5222-CE), "Tafalla Sol" (5223-CE), "Tafalla Sargas" (5224-CE), "Tafalla Polaris" (5225-CE) eta "Tafalla Polux" (5226-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoak, Tafallako udal-mugartean.

2023ko urriaren 10ean, zenbait eskabideren jendaurreko informazioaren lehenengo tramitea egin zen, honako hauetan aurreikusitako ondorioetarako: abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. Artikulua (sektore elektrikoari buruzko legea), abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluak (energia elektrikoaren instalazioak garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta baimentzeko prozedurak arautzen dituen errege dekretua) eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikulua (ingurumen-ebaluazioari buruzko legea). Hain zuzen, 2023ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urriaren 10ekoan. Hona hemen:

–Eskatzaileak: Ijan Fotovoltaica SLU ("Tafalla Altair"), Adra Fotovoltaica SLU ("Tafalla Sol"), Lantano Fotovoltaica SLU ("Tafalla Sargas"), Naos Fotovoltaica SLU ("Tafalla Polaris") eta Iridio Fotovoltaica SLU ("Tafalla Polux").

–Azalpena: "Tafalla Altair" (5222-CE), "Tafalla Sol" (5223-CE), "Tafalla Sargas" (5224-CE), "Tafalla Polaris" (5225-CE) eta"Tafalla Polux" (5226-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoak, eta beren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Tafallako udal-mugartean. Denak lurrean instalatuta daude, eta bakoitza 4,89 MW-ekoa da, "Tafalla Polaris" (5225-CE) izan ezik 2,195 MW-ekoa baita.

–Xedea: Proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikitzeko administrazio-baimenak lortzeko eta onura publikoa zehazki deklaratzeko, baita ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren izapidearen prozedurari hasiera emateko ere.

–Proiektuak baimentzeko eskumena duen organoa: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.

Akatsak atzeman direnez ingurumen-inpaktuaren azterketan, beharrezkotzat jotzen da jendaurrean jarritako informazioa zuzentzea eta osatzea, eta eskaerak jendaurrean jartzea bigarren aldiz.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedienteak jendaurrean jarriko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko.

Dokumentazioa esteka hauetan ere aztertzen ahalko da:

–"Tafalla Altair" (5222-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/eguzki-planta-fotovoltaikoa-bigarren-jendaurreko-informazioa-espedientea-5222-ce

–"Tafalla Sol" (5223-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/eguzki-planta-fotovoltaikoa-bigarren-jendaurreko-informazioa-espedientea-5223-ce

–"Tafalla Sargas" (5224-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/eguzki-planta-fotovoltaikoa-bigarren-jendaurreko-informazioa-espedientea-5224-ce

–"Tafalla Polaris" (5225-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/eguzki-planta-fotovoltaikoa-bigarren-jendaurreko-informazioa-espedientea-5225-ce

–"Tafalla Polux" (5226-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/eguzki-planta-fotovoltaikoa-bigarren-jendaurreko-informazioa-espedientea-5226-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, kasuan kasuko espediente kodea zein den adierazita.

Iruñean, 2024ko ekainaren 10ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

Ebakuazio azpiegiturak: erdi-tentsioko lurpeko linea

Tafallako udal-mugartea.

FINKA

TITULARRA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

BESTELAKOAK (m²)

Jabea

Herria

Probintzia

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota / laborea

Kutxatila kop.

Kutxatilen okupazioa (m²)

Kanalizazioaren luzera
(m)

Kanalizazioaren azalera
(m²)

1

ECAY NAVARRO, ESPERANZA

PEREZ DE IRIARTE ECAY, JESUS MIGUEL

PEREZ DE IRIARTE ECAY, JOSE JAVIER

PEREZ DE IRIARTE IRISO, JESUS

PEREZ DE IRIARTE RUIZ, JUAN JOSE

PEREZ DE IRIARTE RUIZ, MARIA ANGELES

PEREZ DE IRIARTE RUIZ, MATILDE

PEREZ DE IRIARTE RUIZ, MIREN KOLDOBIKE

Tafalla

Nafarroa

19

840

Lehorreko lurra

409,90

163,96

275

2

OJER GOÑI, JULIO

Iruña

Nafarroa

19

821

Lehorreko lurra

1

1,5

462,27

196,39

275

3

GARRO GORRIZ, ALICIA

Erriberri

Nafarroa

19

815

Urezt. alorra

73,23

64,63

1,5

4

ADIF-ABIADURA HANDIA

Madril

Madril

19

731

Trenbidea

133,28

133,28

5

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (NAFARROAKO UBIDEA)

Iruña

Nafarroa

19

811

Elkorra

10,38

10,38

6

ZULET BERRIO, MIKEL

Tafalla

Nafarroa

19

813

Lehorreko lurra

61,08

54,91

1,5

7

ARMENDARIZ LIBERAL, PEDRO MARÍA ETA IRADIER EGEA, MARIA PILAR

Tafalla

Nafarroa

19

812

Lehorreko lurra

93,84

83,26

1,5

8

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK)

Iruña

Nafarroa

19

741

Errepidea

13,72

13,72

9

GARRO GORRIZ, ALICIA

Erriberri

Nafarroa

32

835

Lehorreko lurra

0,35

0,35

10

ROS MIÑON, LUIS ADOLFO

Erriberri

Nafarroa

32

834

Lehorreko lurra

60,23

56,78

1,5

11

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK)

Iruña

Nafarroa

32

710

Bidea / altxonbidea

5

7,5

679,46

543,57

12

OJER GARCIANDIA, JULIO ANGEL ETA PUYALES PEREZ, MARIA ESTHER

Tafalla

Nafarroa

32

317

Lehorreko lurra

52,42

44,96

1,5

13

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK)

Iruña

Nafarroa

32

387

Errepidea

48,28

48,28

14

MENCOS DOUSSINAGUE, JOAQUIN IGNACIO

Iruña

Nafarroa

32

318

Lehorreko lurra

83,82

73,43

1,5

15

TAFALLAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

Tafalla

Nafarroa

32

319

Larreak

21,2

16,96

16

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK)

Iruña

Nafarroa

32

385

Bidea / altxonbidea

3

4,5

415,07

332,06

17

TAFALLAKO UDALA

Tafalla

Nafarroa

32

380

El Saso kalea

156,36

125,09

18

TAFALLAKO UDALA

Tafalla

Nafarroa

32

381

Alto de las Cruces kalea

1

1,5

33,94

27,15

19

LASARDA NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO SOZIETATE KOOPERATIBOA

Iruña

Nafarroa

32

171

Zoladura

2

3

49,75

39,8

20

IBERDROLA SA

Iruña

Nafarroa

32

172

Azpiestazioa

10

8

Iragarkiaren kodea: F2409182