129. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, funtzionarioak izendatzen dituen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain lanpostuetan aritzeko kontratatzea bidezkoa dela zehazten duen ebazpenaren aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostuen gehieneko kopuru bat –haien artean atezain lanpostuak– merezimendu lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, María Isabel Gutiérrez Iñigo andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren 1378/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, funtzionarioak izendatu ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko kontratazioa bidezkoa zela ezarri zen eta lanpostuen esleipena egin zen, atezain lanpostuetan aritzeko.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko ekainaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2409580