2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Irunberriko San Isidro Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko apirilaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko aurrekontu arrunta.
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 22an.
Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, Irunberriko San Isidro Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2024ko maiatzaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 2024ko aurrekontu arrunta, eta hura argitara ematen da kapitulutan laburtuta, bat etorriz xedaturik dagoenarekin 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.045.923,27 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 262.809,44 euro.
Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 4.408.732,71 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Pertsonal-gastuak: 2.886.028,25 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.153.595,02 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 5.400,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.400,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.500,00 euro.
Gastuen aurrekontua, guztira: 4.048.923,27 euro.
Mankomunitatearen aurrekontua betearazteko oinarriak egintza berean onetsi ziren, eta espedientean daude.
Bijuestxirringua SL sozietatearen 2024rako diru-sarrera eta gastuen aurreikuspenak onetsi ziren, xehetasun honekin:
Diru-sarrerak: 365.000,00 euro.
Gastuak: 365.000,00 euro.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Irunberrin, 2024ko ekainaren 6an.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.
Iragarkiaren kodea: L2409179