2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TULEBRAS
Akats zuzenketa, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean
Tulebrasko Udalak, 2024ko ekainaren 7an egin bilkuran, akats material bat atzeman zuen 2024ko plantilla organikoan, zeina onetsi baitzen 2023ko abenduaren 19ko osoko bilkuran (onespena indarrean jarri zen 2024ko otsailaren 19ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren).
Horrenbestez, 2024ko plantilla organikoan adierazitako akatsa zuzentzeko erabakia hartu zuen, honela: bertan jasotako E mailaren ordez, D maila jarriko da, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuari dagokionez, eta gainerako osagarriak eta lan-baldintzak aldatu gabe geratuko dira, Udalbatzak bere garaian hartutako erabakiarekin bat.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Tulebrasen, 2024ko ekainaren 11n.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.
Iragarkiaren kodea: L2409463