129. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDISEKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2023ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Saldiseko Kontzejuko 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia argitaratu zen 2024ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22an, eta harekin ireki zen epea jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita Udalaren iragarki-taulan.

2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren behin betiko onespena argitaratzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak ezarritako hamabost eguneko epea iraganik erreklamazio bakar bat aurkeztuta, eta Udalak, 2024ko martxoaren 27ko osoko bilkuran, berariazko erabakia harturik erreklamazio horri buruz eta aurrekontu orokorra behin betiko onesteari buruz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

–Diru-sarreren aurrekontua:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 650 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.600 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 15.610 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak, Administrazio Orokorretik toki-erakundera: 10.140 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 33.000 euro.

–Gastuen aurrekontua:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.580 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.000 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 24.420 euro.

Gastuak, guztira: 33.000 euro.

Argitara ematen da, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako aginduak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Saldiseko Kontzejua, 2024ko apirilaren 8an.–Lehendakaria, Juan Miguel Garijo Ayestaran.

Iragarkiaren kodea: L2409404