129. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

Honako hauen hasierako onespena deuseztatzea: 2024rako aurrekontua, plantilla organikoa, karga-tasak eta ordenantza, uraren erabilera arautzen duena produktu fitosanitarioen arloan

Piedramillerako Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024rako aurrekontua, plantilla organikoa eta karga-tasak.

Aurrekontuaren eta plantilla organikoaren hasierako onespena 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an. 2024rako karga-tasen hasierako onespena 2024ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an. Produktu fitosanitarioen arloan uraren erabilera arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena 2024ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an.

2024ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran, erabaki da ondorio guztietarako deuseztatzea honako hauen hasierako onespena: 2024rako aurrekontua, plantilla organikoa, karga-tasak eta ordenantza, uraren erabilera arautzen duena produktu fitosanitarioen arloan ordenantza.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Piedramilleran, 2024ko ekainaren 12an.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2409465