2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Olaztiko Udalak, 2024ko martxoaren 19an egin ohiko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea erakundearen plantilla organikoaren aldaketa puntuala, administrari-ofizialaren lanpostuak dituen eginkizunei eta ordainsari osagarriei dagokienez.
Hasiera batez onesteko erabakia 2024ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 8an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235 ari buruz xedatutakoari jarraikiz, eta ez da alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Beraz, deskribatutako plantillaren aldaketa behin betikoa bihurtu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara.
Olaztin, 2024ko ekainaren 12an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
ALDAKETA 2023KO PLANTILLA ORGANIKOAN
KODEA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | SARBIDEA | EGOERA | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA | OSAGARRIAK (%) |
Bateraezintasuna | Maila | Lanpostua | Berariazkoa | Txandakako lana | Arrisku berezia |
10.4 | Administrari laguntzailea (1) | Lan-kontratuduna | D | Oposizio-lehiaketa | Hutsik | C1 | | 12 | 28,00 | | | |
(1) 10.4 lanpostua barne-igoeraz beteko da, lanpostu-kopurua gehitu gabe, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina). |
Iragarkiaren kodea: L2409440