129. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Bigarren aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2024ko ekainaren 7an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen bigarren aldaketa 2024ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Mendigorrian, 2024ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2409297