2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024ko plantilla organikoan. Jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da. Hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an.
2024ko plantilla organikoaren aldaketa
–Honako ordainsari-kontzeptu hauek sartzen dira aipatzen diren lanpostuetan, 2024ko urtarrilaren 31ko Akordio Kolektiboan adostutakoari jarraikiz:
LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA/TALDEA | SARBIDEA | MAILAKO OSAGARRIA | AGINTARITZAKO OSAGARRIA | BATERAEZINTASUNEKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA | BERARIAZKO OSAGARRIA | ADMINISTRAZIO-EGOERA |
3.–HERRITARREN BABESA(#) |
Udal agenteak | 2 | F | C | O | | | - | 15,00 | | 45 | Jardunean |
5.–OBRAK ETA ZERBITZUAK(*) (#) |
Arduradun nagusia | 1 | LKF | C | O | 12 | - | - | 40,00 | - | | Jardunean |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | 1 | F | D | OL | 12 | - | - | 20,00 | - | | Hutsik |
Makineriaren gidaria | 1 | LKF | D | O | 12 | - | - | 25,35 | | | Jardunean |
Igeltsero enplegatua | 1 | F | D | OL | 12 | - | - | 25,00 | | | Jardunean |
Makineriaren gidaria | 1 | F | D | OL | 12 | - | - | 20,00 | | | Jardunean |
Zerbitzu anitzetako enplegatua-landa eta lorategiak | 1 | LKF | D | O | 12 | | | 14,00 | | | Jardunean |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | 2 | LKF | D | O | 12 | | | 14,00 | | | Jardunean |
(*) Atal honetako lanpostu guztiak badute osagarri gehigarri bat, 2024ko urtarrilaren 31n sinaturiko Akordio Kolektiboan adostutakoa eta 340 euro gordinekoa, 12 ordainketatan, ehorzketa zerbitzua egiteagatik eta hiletak zaintzeagatik, hiletetan trafikoa erregulatzeagatik eta eskolako jolastokia eta hilerria ireki eta ixteagatik, horietan guztietan barne direla asteburu eta jaiegunak. (#) Atal honetako lanpostu guztiak badute osagarri gehigarri bat, 2024ko urtarrilaren 31n sinaturiko Akordio Kolektiboan adostutakoa eta 135 euro gordinekoa, abuztuko herriko bestetan benetan lan egindako lanaldi oso bakoitzeko. |
–Amortizatu egin da erretiroagatik hutsik gelditu den udal agentearen lanpostu bat (%15eko lanpostuko osagarria eta %45eko berariazko osagarria); hortaz, plantillatik kendu da.
LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA/TALDEA | SARBIDEA | MAILAKO OSAGARRIA | AGINTARITZAKO OSAGARRIA | BATERAEZINTASUNEKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA | BERARIAZKO OSAGARRIA | ADMINISTRAZIO-EGOERA |
3.–HERRITARREN BABESA |
Udal agenteak | 2 | F | C | O | | | - | 15 | | 45 | Jardunean |
Udal agentea | 1 | F | C | O | | | - | 15 | | 45 | Iraungia amortizazioagatik |
LABURDURAK: –Araubide juridikoa: F = funtzionarioa. LKF = lan-kontratudun finkoa. ABLK = aldi baterako lan-kontratuduna. –Sarbidea: O = oposizioa. OL = oposizio lehiaketa. |
Mendabian, 2024ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2409294