2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGOA
Egoitza elektronikoa aldatzea
Larragoako alkateak, 2024ko ekainaren 10ean, jarraian osorik ageri den ebazpena eman zuen.
Egoitza elektronikoa ostatatzeko domeinua aldatu egin da. Hortaz, aurrerantzean ez da erabilgarri egonen larraona.tecsoluciones.es helbidearen bidezko sarbidea, eta, aldiz, honako sarbide hau egonen da erabilgarri: sedeelectronica.larraona.es.
Ematen zaizkidan eskumenak erabiliz, hots, honako hauek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua (lege horren bidez arautzen dira Toki Araubidearen Oinarriak) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikulua, hara igortzen baitu 47.2 artikuluak,
EBATZI DUT:
Lehena.–Larragoako Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea, honako helbide elektroniko honetara: https://sedeelectronica.larraona.es. Larragoako Udala da Larragoako Udalaren Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.
Bigarrena.–Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadin Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Laugarrena.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Larragoako Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.
Bosgarrena.–Larragoako Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.
Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bilkuran, aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Larragoan, 2024ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.
Iragarkiaren kodea: L2409315