129. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udal-mugarte honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren izendapenaren aldia bukatzear dagoenez, hogei egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udaleko erregistro orokorrean eskabidea aurkez dezaten interesa dutenek bake epailearen kargua betetzeko edo bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik. Hori guztia, bete dadin Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamendua eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoa.

Imotzen, 2024ko ekainaren 11n.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2409334