1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2093/2024 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, erizain lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Osasuneko kontseilariaren irailaren 10eko 195E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren azaroaren 26ko 2852E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 15ekoan), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Urtarrilaren 14ko 21E/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 20koan), behin betiko zerrenda onetsi zen, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu, lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita. Azkenik, abenduaren 1eko 3418E/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22koan), urtarrilaren 14ko 21E/2022 Ebazpenaren I. eranskina aldatu zen, zeinak behin betiko zerrenda onetsi baitzuen.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2023ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31koan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 7ko 2975/2023 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.
Deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, lortutako lanpostuei egindako ukoak aurkeztu ondoren eta izangai batzuei borondatezko eszedentzia eman ondoren –lanpostuaren jabetza-egunetik aurrerako ondorioekin– administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu finkoak ematen ari zirelako, lanpostu huts horiek bete egin ziren hautapen prozesua gainditu zuten izangaien zerrendan haien atze-atzean zeuden izangaiekin, eta, hori oinarri, izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8koan, hautapen prozesua txanda irekitik gainditu zuten izangaien zerrendan ondo-ondotik zeuden izangaien alde, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 501/2024 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.
Izendapena egin ondoren, Yolanda Galán Martínez andreari, Cristina Esteban Pablo andreari, Allende Pérez Félez andreari eta Estefanía Ibáñez Lagunas andreari –guztiak ere txanda irekiko izangaiak– borondatezko eszedentzia eman zaie erizain lanpostuan, lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan zerbitzu finkoa edo aldi baterakoa ematen ari zirelako administrazio publiko honetan edo beste batean. Halaber, María Jesús Hernández Pinedo andreak, Verónica Pardo Pérez andreak eta Yoana Baztán García andreak –guztiak ere txanda irekiko izangaiak– ez dute lanpostuaren jabetza hartu. Hortaz, bidezkoa da hutsune horiek betetzea hautapen prozesua txanda horretatik gainditu duten izangaien zerrendan haien ondo-ondotik dauden izangaiekin, betiere eskatutako betebeharrak betetzen badituzte. Hori oinarri, 2024ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23koan, bigarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizain lanpostuetan aritzeko:
–Txanda irekia:
PARDO DÍAZ, SABELA
MARTÍNEZ RUIZ DE GALARRETA, LEIRE MARÍA
INIESTA MARTÍNEZ, IRENE
BELOKI IRIARTE, NEKANE
DÍAZ ECHALECU, LUCIA
CARCAVILLA PLANILLO, ELSA
GARCÍA SÁNCHEZ, SILVIA
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko, García Orcoyen ospitaleko eta Reina Sofía ospitaleko langileria zuzendaritzetara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | ZENTROA | HERRIA |
I | PARDO DÍAZ, SABELA | 65701 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
I | MARTÍNEZ RUIZ DE GALARRETA, LEIRE MARÍA | 62622 | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | LIZARRA |
I | INIESTA MARTÍNEZ, IRENE | 72213 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
I | BELOKI IRIARTE, NEKANE | 67244 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
I | DÍAZ ECHALECU, LUCÍA | 69872 | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | LIZARRA |
I | CARCAVILLA PLANILLO, ELSA | 69963 | REINA SOFÍA OSPITALEA | TUTERA |
I | GARCÍA SÁNCHEZ, SILVIA | 70979 | REINA SOFÍA OSPITALEA | TUTERA |
Iragarkiaren kodea: F2408733