129. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Kirol arloko zinegotzi ordezkaria izendatzea

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2024ko maiatzaren 8an, 10/24 Ebazpena eman du:

Kontuan hartuta zer xedatzen duen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduak, 43., 44., 45. eta 46. artikuluetan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 1568/1986 Errege Dekretuaren bitartez), apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21., 23. eta 24.4 artikuluekin loturik (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Adrián García Ruiz jauna izendatzea Kirol Arloko zinegotzi ordezkari.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran, bai eta kargutik kendutako zinegotziari eta izendatutakoari ere.

Fontellasen, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkate udalburua, Mª Érika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2409233