129. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Lehen aldaketa 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Castejongo Udalaren 2023ko plantilla organikoaren aldaketa, eta hari lotutako agiri guztiak.

Onetsitako aldaketa Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Castejonen, 2024ko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2409405