2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Barasoaingo (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak, 2024ko ekainaren 11n, 32/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpora izanen dela 2024ko ekainaren 24tik 28ra, biak barne.
Kontuan hartuz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatutakoa, zeinaren arabera alkateordeei baitagokie alkatearen ordez aritzea beraren eginkizun guztietan, baldin hura kanpoan bada, eri bada edo bere eskumenak betetzeko ezindurik bada,
EBATZI DUT:
1. Jesús Eduardo Abaurrea Andía lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizun guztiak, 2024ko ekainaren 24tik 28ra, biak barne, edo bestela, Cristina Ciaurriz Echecón bigarren alkateordearen esku.
2. Eskuordetze honen berri ematea Jesús Eduardo Abaurrea Andia eta Cristina Ciaurriz Echecón alkateordeei, baita Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Eskuordetze honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Barasoainen, 2024ko ekainaren 11n.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.
Iragarkiaren kodea: L2409330