129. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Azagrako Udalak, 2024ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, ondotik ageri diren erabakiak hartu zituen. Hona hemen haien xedapen zatia:

Ordainsari hauek ezartzea, beren karguak dedikazio esklusiboan edo partzialean betetzen ez dituzten zinegotziei, bertaratzeagatik:

–Osoko bilkurak: 100 euro saio bakoitzeko.

–Informazio batzordeen bilkurak: 70 euro saio bakoitzeko.

Alkatetzaren dedikazio esklusiborako urteko ordainsari gordina ezartzea, 2024rako: 43.000,02 euro, 14 ordainketatan banaturik.

Eta hori guztia, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Alkatetzaren ordainsaria urtero eguneratuko da, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileentzat onesten diren ordainsarien arabera.

Azagran, 2024ko ekainaren 13an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2409546