2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARIZKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, zeinak Arizko Kontzejuko Batzarrak hasiera batez onetsi baitzituen 2024ko apirilaren 24an egin bilkuran; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an.
Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 190,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.000,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 4.175,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 6.800,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 15.165,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 0,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.710,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 540,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Gastuak, guztira: 4.250,00 euro.
Aritzen, 2024ko ekainaren 7an.–Kontzejuko burua, Javier Azcárate Irañeta.
Iragarkiaren kodea: L2409206