2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANARATXE
Egoitza elektronikoa aldatzea
Aranaratxeko Udaleko alkateak, 2024ko ekainaren 10ean, jarraian osorik ageri den ebazpena eman zuen:
6-2020 Ebazpenaren bidez Aranaratxeko Udalaren egoitza elektronikoa sortu zen, bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea); eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.
Egoitza elektronikoa ostatatzeko domeinua aldatu egin da.
Hortaz, aurrerantzean ez da erabilgarri egonen aranarache.tecsoluciones.es helbidearen bidezko sarbidea, eta, aldiz, sarbide hau egonen da erabilgarri:sedeelectronica.aranarache.es.
Ematen zaizkidan eskumenak erabiliz, hots, honako hauek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua (lege horren bidez arautzen dira Toki Araubidearen Oinarriak) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikulua, hara igortzen baitu 47.2 artikuluak,
EBATZI DUT:
Lehena.–Aranaratxeko Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea, honako helbide elektroniko honetara: https://sedeelectronica.aranarache.es/. Aranaratxeko Udala da Aranaratxeko Udalaren Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.
Bigarrena.–Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadin Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Aranaratxeko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.
Bosgarrena.–Aranaratxeko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.
Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bilkuran, aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Aranaratxen, 2024ko ekainaren 10ean.–Alkatea, David Azparren Lana.
Iragarkiaren kodea: L2409313