129. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2024rako lan publikoaren eskaintzan

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak 2024ko otsailaren 7an emandako 13/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Mankomunitatearen 2024ko lan publikoaren eskaintza, gidari lanpostu bat betetzea barne.

Ikusi da 2024ko plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespena, 2024ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 3an.

Horrenbestez, Burutzak 2024ko ekainaren 5ean emandako 49/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki da:

Lehena.–1 zenbakia duen gidari lanpostua kentzea 2024ko enplegu publikoaren eskaintzatik.

Bigarrena.–1 zenbakia duen gidari-peoiaren lanpostua sartzea 2024ko enplegu publikoaren eskaintzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Batzarrari jakinaraztea egiten duen lehen bilkuran.

Azkoienen, 2024ko ekainaren 10ean.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2409311