1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
58/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Amaia Santos Galdeano andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Ataleko buru.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak txosten hori egin du.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Amaia Santos Galdeano andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, izendatzea, bitarte baterako, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Ataleko buru.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 4an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2409035