128. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

178E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta, María Rosario Ariz Larrainzar andrea, Osasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko Kontabilitate Bulegoko burua.

Osasuneko kontseilariaren apirilaren 5eko 363E/2017 Foru Aginduaren bidez, María Rosario Ariz Larrainzar andrea izendatu zen Osasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Bulegoko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuko bigarren paragrafoak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, María Rosario Ariz Larrainzar andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko Kontabilitate Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2024ko ekainaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea María Rosario Ariz Larrainzar andreari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko ekainaren 6an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2409167