128. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

191E/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita balorazio-mahaiaren konposizioa partez aldatzea, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko 6 lizentzia banatzeko lehiaketan. Lehiaketa horren deialdia deitu zen Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 186/2019 Foru Aginduaren bidez.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 186/2019 Foru Aginduaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko 6 lizentzia banatzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri arautzaileak. Oinarri horiek zuzendu egin ziren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren otsailaren 6ko 9/2020 Foru Aginduaren bidez.

Geroago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 18ko 123/2020 Foru Aginduaren bitartez, sei hilabetez luzatu zen lehiaketa hori ebazteko epea.

Nafarroako Gobernuak 2022ko urriaren 19an hartutako bi erabakiren bidez, ezetsi egin ziren Disdira fundazioak eta Ápice elkarteak lehiaketaren deialdiaren eta oinarrien aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

Arestian aipatutako 186/2019 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiaren 14. oinarrian, jasotako eskaintzak barematuko dituen balorazio-mahaia izendatu zen.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 5eko 115E/2023 Foru Aginduaren bidez, partez aldatu zen lehiaketa honetako balorazio-mahaiaren osaera, eta idazkaritzarako eta telekomunikazioetan ezagutza duten kidetzarako pertsona berriak izendatu ziren (bi kasuetan kide titularrak eta ordezkoak).

Hala ere, 2023-2027 legegintzaldia dela-eta, Komunikazio Zerbitzuak berrantolaketa izan ditu giza-baliabideetan, eta, beraz, izendapen berriak egin behar dira (titularrak eta ordezkoak) mahaiburuari eta ikus-entzunezko baliabideetan ezagutza duen mahaikideari dagokienez, hori baita administrazio-unitate horrek balorazio-mahaira egiten duen ekarpena.

Erabiliz Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 30eko 64/2023 Foru Dekretuak aitortu dizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Balorazio-mahaiaren osaera eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko sei lizentzia emateko lehiaketa publikoan. Balorazio-mahai hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 186/2019 Foru Aginduaren bidez izendatu zen, eta geroago partez aldatu zen Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 5eko 115E/2023 Foru Aginduaren bidez. Hala, mahaia honela ostuta geratzen da:

–Mahaiburua: Carlos Francisco Campo Ustarroz jauna, Komunikazio Zerbitzuko zuzendaria. Ordezkoa: Jesús Carlos Adín Sanz jauna, Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Idazkaria: M.ª Teresa Fernández Baraibar andrea, Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Ordezkoa: Pedro Jesús Loitegui Irurzun jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

–Lehenengo mahaikidea: José María Aldasoro Oyarzabal jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatua. Ordezkoa: Beatriz Barber Zugaldía andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko kontu-hartzaile delegatua.

–Bigarren mahaikidea: Juan José Balerdi Usabiaga jauna, Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko burua. Ordezkoa: María Antonia Uriz Ayestarán andrea, Prentsa Bulegoaren Ataleko burua.

–Hirugarren mahaikidea: David Moreno Plou jauna, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazioetako ingeniaria. Ordezkoa: Fernando Moreno Ayala jauna, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazioetako ingeniaria.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita lehiaketaren izapideari dagokion fitxan ere, nafarroa.eus helbidean.

3. Foru agindua helaraztea lehiaketaren interesdun direnei eta balorazio-mahaia osatzen dutenei, behar diren ondorioak izan ditzan; halaber, Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusira eta Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira igortzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea foru agindu honen aurka, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko abenduaren 7an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2409031