2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aldaketa, Hirigune historikoko barne eraberritzerako plan bereziaren 71. eta 106. artikuluetan. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2024ko maiatzaren 30eko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen "Tafallako hirigune historikoko barne eraberritzerako plan bereziaren 71. eta 106. artikuluen aldaketa" deritzon agiria, Tafallako Udalak sustatua. Aldaketa horren xedea da arautzea zer baldintzatan paratzen ahalko diren eremu horretan eguzki-plaken bidez energia sortzen duten instalazioak, autokontsumorako. Horiek horrela, jarraian argitaratzen da ukitutako hirigintzako araudia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan (haren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tafallan, 2024ko ekainaren 6an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2409305