2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aldaketa, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko (HAPO) erabileren araudi orokorreko 5.5 artikuluan (Industria-erabilera)
Tafallako Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen honako dokumentu hau: "Tafallako HAPOko Erabileren Araudi Orokorraren 5.5 artikuluaren aldaketa xehatua", Tafallako Udalak sustatua. Aldaketa honen xedea da "industria-erabilera"ren arauketan sartzea jarduera ekonomiko batzuen zerrenda bat, zeinak bateragarriak izanen diren baldintza zehatz batzuk betez gero. Hala, aukera emanen da industria-eremuek beste erabilera batzuk izateko, kontuan hartuz erabilera horiek –beren dimentsioak eta ezaugarri formalak direla eta– nekez izan ahal dituzte bizitokietarako hiri-egiturek. Ondoren, ukitutako hirigintzako araudia argitaratu zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tafallan, 2024ko ekainaren 6an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2409286