2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Hiri-jarduketarako plan berezia, Ollokiko 1. poligonoko 541. lurzatian. Behin betiko onespena
Esteribarko Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betikoz onestea Ollokiko 1. poligonoko 541. lurzatiari dagokion Hiri Jarduerarako Plan Bereziaren agiria; Promociones Caricente de Desarrollos Urbanísticos, SLk sustatua.
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen Foru Dekretua), eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Esteribarren, 2024ko ekainaren 7an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2409263