2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Udalaren zerbitzura euskara itzultzaile aritzeko hiru (3) lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 10ean egindako bileran, honako erabaki hau hartu zuen:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren zerbitzura euskara itzultzaile aritzeko hiru lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak, oposizio bidez betetzeko 2019ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16koan, argitaratu zen deialdiaren 8.1 oinarriarekin, epaimahai kalifikatzaileak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdian zenbat lanpostu eskaini eta horren arabera sar zitezkeen izangaien alde, eta horiek izan ziren izendatuak Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko maiatzaren 20an hartutako Erabakiaren bitartez.
Egiteko zeukaten epean, Aitor Blanco Leoz jaunari eta Idoia Vaquero Legarra andreari borondatezko eszedentzia eman zaie plazaren jabetza noiz hartu eta hortik aitzina, lanean ari direlako beste Administrazio bateko beste lanpostu batean.
Deialdiaren 9.3 oinarriak ezartzen du izangaiak funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta beraiek eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaie lanpostuaren jabetza hartzen duten egunetik beretik –indarreko araudian ezarritako kasuetan–, kasuan kasuko lanpostu hutsa ere beteko dela deialdiaren 8.4 zenbakian xedatutakoaren arabera.
Hori guztia kontuan hartuta, hau ERABAKITZEN DA:
1. Izendapen-proposamena osatzea, bertan Ainhoa Hualde Caballero andrea eta Tomás Arzubialde Elicegui jauna sartuta, horiek baitira zerrendan jarraian agertzen diren izangaiak.
Deialdiaren 7.2 eta 8.2 oinarrietan ezarritakoarekin bat, proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina, oinarri horietan eskatzen den dokumentazioa aurkezteko, Iruñeko Udalaren Erregistroan.
2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, hemen: www.pamplona.es/eu.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabetea epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko ekainaren 10ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2409288