128. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzaren 2024ko ekainaren 6ko 2024-0310 Ebazpenaren bidez, eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorri duen proposamenari, bi izendapen egin dira honako deialdi honetarako: deialdia, 2 lanpostu huts bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari. Hona hemen izendapenak:

–Klarineteko irakaslearen lanpostua, B maila, %11,92ko lanaldiarekin, lan-araubide juridiko finkoan; Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da. Ruth Arriazu Simón andrea.

–Flautako irakaslearen lanpostua, B maila, %10,22ko lanaldiarekin, lan-araubide juridiko finkoan; Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da. Cecilia Hernández Mayoral andrea.

2024ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute denek ere beren lanpostuaz.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Milagron, 2024ko ekainaren 7an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2409210