128. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena eta plaza bete gabe deklaratzea

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak, 2024ko ekainaren 3an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen deialdi bat onestea lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdia argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Merezimendu-lehiaketaren deialdi horretan akatsak ikusi ondoren, zuzendu ziren eta deialdia berriz argitaratu zen 2023ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 27an.

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2023ko azaroaren 23ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, epaimahaiak osatu ziren lanpostu hutsak betetzeko deialdietarako, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Epaimahaien osaera deialdiaren web-fitxan argitaratu zen.

Burutzaren 2024ko urtarrilaren 30eko ebazpen baten bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen deialdiaren web-fitxan.

Medikuaren, gizarte-langilearen eta terapeuta okupazionalaren lanpostuei buruzko merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa amaituta, argitara eman zen, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren webgunean, izangaiak kontratatzeko proposamena. Izangai horiek puntuazio handiena zuten, deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten eta deialdiko lanpostu kopuruan lekua zuten.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta eta egiaztatuta izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen zituztela izendapenak egin eta lanpostuak esleitu ziren. Irene Manero Navascués langile lan-kontratudun finko izendatu zen medikuaren lanpostuan aritzeko, eta R43 plaza esleitu, A mailakoa eta lanaldiaren %50ekoa. Aurora Linares Banzo langile lan-kontratudun finko izendatu zen gizarte-langilearen lanpostuan aritzeko, eta R42 plaza esleitu, B mailakoa eta lanaldiaren %50ekoa. Eta María Montes Chivite langile lan-kontratudun finko izendatu zen terapeuta okupazionalaren lanpostuan aritzeko, eta R44 plaza esleitu, B mailakoa eta lanaldiaren %100ekoa.

Irene Manero Navascuések eta Aurora Linares Banzok 2024ko apirilaren 24an kontratuak sinatutakoan, eta lanpostu horietan batere aritu gabe, eskatu zuten borondatezko eszedentzia egoeran deklaratzea medikuaren eta gizarte-langilearen lanpostuetan, hurrenez-hurren, egun horretatik beretik hasita, gaur egun beste administrazio publiko batean ari direlako.

Lehendakaritzaren 2024ko apirilaren 24ko ebazpen baten bidez, eskatutakoa onartu zen, eta Irene Manero Navascués eta Aurora Linares Banzo borondatezko eszedentziako administrazio-egoeran deklaratu ziren, lanpostuaz jabetzeko unean beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zirelako, jatorrizko plazaren erreserbarik gabe, lanpostuaz jabetzen ziren egunetik bertatik ondorioak izanik, eta mugarik gabe, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-Dekretuan eta horrekin bat datozen legeetan aurreikusitako baldintzetan eta ondorioekin. Erreferentziako deialdiaren 10.4 eta 11.6 oinarrietan xedatutakoa aplikatuz, hutsik geratu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin; hori dela eta, proposatu zen Romina Baett Vasquez Obregón langile lan-kontratudun finko izendatzea medikuaren lanpostuan aritzeko eta Marta de Irizar Malo langile lan-kontratudun finko izendatzea gizarte-langilearen lanpostuan aritzeko, eta 10 egun balioduneko epea eman zitzaien Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren bulegoetan deialdiaren 9.1.a) oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkezteko.

Baldintzak frogatzeko hamar egun balioduneko epea amaituta, epaimahaiak goian aipatutako merezimendu-lehiaketako prozesuetan aurkeztutako dokumentazioa aztertu zuen, eta egiaztatu zuen hautagai guztiek aurkeztu zituztela egiaztagiriak, deialdiaren 9.1 oinarrian ezartzen zen bezala.

Toki-entitatearen atariko deialdiaren web-fitxan kontratazio-proposamena argitaratu ondoren, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera, toki-entitatearen zerbitzuko langile finkoak ez ziren izangaiei eskatu zitzaien proposamen hau toki-entitatearen webgunean argitaratzen denetik hasita 10 egun balioduneko epean deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztea Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren bulegoetan.

Aurreko izapidea behar bezala bete denez, eta deialdiaren 9.2 oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, ez da bidezkoa izan lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egitea, deitutako lanpostu bakoitzean plaza huts bakarra dagoelako.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, egiaztatu zen gizarte-langile lanposturako izangaiak baino ez zuela aurkeztu, eta izangaiak eskatutako baldintzak betetzen zituela egiaztatu zen. Horrenbestez, izendatu eta plaza esleitu zitzaion.

Medikuaren lanposturako izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez duenez, eta deialdiaren merezimendu-lehiaketa bidezko prozesuan izangai gehiago ez dagoenez, bidezkoa da medikuaren lanpostua (R43 plaza) bete gabe deklaratzea.

Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu da, eta 2024ko apirilaren 12ko txostena sinatu du. Txosten horren arabera, indarrean dagoen aurrekontuan (2024rako luzatuta) kreditu egokia eta nahikoa dago kontrataziotik eratorritako betebeharrak finantzatzeko. Hala ere, 2024ko gastuen behin betiko aurrekontuan ere kreditu nahiko eta egokiak egon beharko du gastu horri aurre egiteko.

Horrenbestez, eta esleituriko eskudantziak erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

1. Honako hau izendatzea Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren langile lan-kontratudun finko, Patronatuaren zerbitzura aritzeko gizarte-langilearen lanpostuan: Marta de Irizar Malo.

2. Bete gabe deklaratzea R43 zenbakiko medikuaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

3. Lanpostu hutsa esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiak 2024ko ekainaren 12an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek, salbu behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren lan-kontratudun finko izateko. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

5. Erabaki hau toki-erakundeko langileria alorrera igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunari jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

Gizarte-langilea.

–Lanpostua: R42.

–Deiturak eta izena: Marta de Irizar Malo.

–Maila: B.

–Araubide juridikoa: Lan-kontratudun finkoa.

–Lanaldia: %50.

–Destinoa: Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatua.

Cintruenigon, 2024ko ekainaren 3an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2409132