1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
8E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita balorazio-mahaiaren konposizioa partez aldatzea, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko 6 lizentzia banatzeko lehiaketan. Lehiaketa horren deialdia deitu zen Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 186/2019 Foru Aginduaren bidez.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 186/2019 Foru Aginduaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko 6 lizentzia banatzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri arautzaileak. Oinarri horiek zuzendu egin ziren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren otsailaren 6ko 9/2020 Foru Aginduaren bidez.
Arestian aipatutako 186/2019 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiaren 14. oinarrian, jasotako eskaintzak barematuko dituen balorazio-mahaia izendatu zen.
Nafarroako Gobernuak 2022ko urriaren 19an hartutako bi erabakiren bidez, ezetsi ziren Disdira fundazioak eta Ápice elkarteak lehiaketaren deialdiaren eta haren oinarrien aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Halaber, jarduerari berriro heldu ahal izateko, balorazio-mahaia aldatu egin behar izan zen, igarotako denbora zela-eta eta pertsona batzuek jada departamentuan zerbitzuak ematen ez zituztelako.
Hala, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 5eko 115E/2023 Foru Aginduaren bidez, partez aldatu zen lehiaketa honetako balorazio-mahaiaren osaera, eta idazkaritzarako eta telekomunikazioetan ezagutza duten kidetzarako pertsona berriak izendatu ziren (bi kasuetan kide titularrak eta ordezkoak).
Hala ere, 2023-2027 legegintzaldi berriaren hasieran, Komunikazio Zerbitzuaren giza-baliabideak berrantolatu ziren, eta, horren ondorioz, aldatu egin behar izan ziren administrazio-unitate horrek balorazio-mahaiari ematen zizkion epaimahaiburuaren (titularra eta ordezkoa) eta ikus-entzunezko komunikabideetan ezagutza duen epaimahaikidearen izendapenak. Horren ondorioz, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren abenduaren 7ko 191E/2023 Foru Agindua eman zen, balorazio-mahai horren bigarren aldaketa partziala onesteko.
Era berean, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 12ko 20/2024 Foru Aginduaren bidez, aldatu egin dira, besteak beste, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ordezkari diren kontu-hartzaileen ordezkapenak. Hori dela eta, beharrezkoa da, halaber, ordezko berri bat izendatzea balorazio-mahaiaren lehenengo epaimahaikiderako (kontu-hartzailetza), eta Raquel Lavín Aramburu andrea sartzen da ordezkapen horretan.
Azkenik, David Moreno Plou jaunak, hirugarren epaimahaikide (telekomunikazioetako ingeniaria) titularrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiteari utzi dio berriki, eta, beraz, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiarekin ados jarrita, beharrezkoa da beste bi pertsona izendatzea (titularra eta ordezkoa) balorazio-mahaiko epaimahaikide izateko.
Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena ikusita, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau
AGINTZEN DUT:
1. Balorazio-mahaiaren konposizioa partez aldatzea, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko 6 lizentzia banatzeko lehiaketan, zeina Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 186/2019 Foru Aginduaren bidez deitu baitzen. Mahaiaren osaera partez aldatu zen lehendik ere, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 5eko 115E/2023 Foru Aginduaren eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariaren abenduaren 7ko 191E/2023 Foru Aginduaren bidez. Hona hemen aldaketak:
–Lehenengo epaimahaikidetza: Raquel Lavín Aramburu andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatua Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan, ordezko epaimahaikide izendatzea, Beatriz Barber Zugaldía andrearen ordez.
–Hirugarren epaimahaikidetza: Fernando Moreno Ayala jauna, Telekomunikazio eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazioetako ingeniaria, epaimahaikide titular izendatzea, David Moreno Plou jaunaren ordez; eta ordezko epaimahaikide izendatzea Jorge Agorreta Malumbres jauna, Telekomunikazio eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazioetako ingeniaria, Fernando Moreno Ayala jaunaren ordez.
2. Foru agindu hau irrati digital autonomikoaren lehiaketan interesa duten pertsonei jakinaraztea, balorazio-mahaia osatzen duten pertsonei helaraztea eta argitara ematea, nafarroa.eus atariko izapide-fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea foru agindu honen aurka, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko ekainaren 5ean.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2409178