128. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 5ean hartua, zeinaren bidez izapidea hasten baita Valpertuna muinoaren (bizitegi-jarduketa eta 18 zuloko golf-zelaia) eta Los Pinos sektorearen (bizitegi-jarduketa) udalez gaindiko plan sektoriala iraungitzeko, zeina Fontellasko Udalak, Tenis Club Cerro Fontellas klubak eta Construcciones Monrepos SAk Fontellasen sustatu baitzuten.

2007ko apirilaren 16an hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak onetsi zuen Fontellasko Valpertuna muinoaren (bizitegi-jarduketa bat eta 18 zuloko golf-zelaia) eta Los Pinos sektorearen (bizitegi-jarduketa) udalez gaindiko plan sektoriala (UGPS), Fontellasko Udalak, Tenis Club Cerro Fontellas klubak eta Construcciones Monrepos SAk sustatuta.

UGPSa honela proposatzen da:

–El Cerro sektorea: 730 etxebizitza (620 libreak eta 110 prezio tasatukoak) eta 18 zuloko golf-zelaia.

–Los Pinos sektorea: 427 etxebizitza (300 babes ofizialekoak eta 127 prezio tasatukoak).

Sektore bakoitzari banaketa area bat dagokio. Ukitutako udal-mugarteak Fontellaskoa eta Tuterakoa dira.

2008ko otsailaren 15ean, Valpertuna muinoaren (bizitegi-area eta golf-zelaia) eta Los Pinos sektorearen (1. area - Valpertuna muinoa) konpentsazio-batzordearen estatutuak onetsi ziren.

2009ko irailaren 7an, Valpertuna muinoaren (bizitegi-area eta golf-zelaia) eta Los Pinos sektorearen (2. area - Los Pinos) plan partziala onetsi zen.

2023ko azaroaren 9an, Nuria García Landa andreak, 1517292 zenbakidun eskabidearen bidez eta Tenis Club Cerro Fontellas klubaren zuzendaritza-batzordea ordezkatuz, Nafarroako Gobernuak UGPSa iraungitzeko eskatu zuen.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 46.1 artikuluan zehaztuak daude udalez gaindiko plan sektorialak iraungitzeko kasuak.

Aurkeztutako eskabideak ez dauka iraungitzeko kasu bakar bati ere buruzko justifikaziorik. Aurrekoa gorabehera, Departamentuan ez dago jasota UGPSa garatzeko obrak hasteko beharrezkoa den urbanizazio-proiektua izapidetu eta onetsi denik.

Urbanizazio-proiektua onetsi ez denez, ezin dira UGPSa urbanizatzeko obrak hasi; beraz, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 46.1 artikuluko a) kasua betetzen da UGPSa iraungitzeko.

UGPSaren eremuko lurzorua zenbait jaberena da, eta balizko iraungitzearen eragina jasanen dute. Horregatik, beharrezkoa da haiei jakinaraztea, eta iraungitzeko espedientea jendaurrean jartzea, hura hasi aurretik.

Hala badagokio, UGPSa iraungitzen denean, haren zehaztapenak ondoriorik gabe geratuko dira, eta UGPSa, Fontellasko Udal Plana eta Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onetsi zirenean indarrean zeuden udal hirigintzako planeamenduaren determinazioak aplikatuko dira.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren 2024ko maiatzaren 29ko txostenarekin bat, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesioko kontseilariak proposaturik, honako hau

ERABAKITZEN DU:

1. Izapidea hastea Valpertuna muinoaren (bizitegi-jarduketa eta 18 zuloko golf-zelaia) eta Los Pinos sektorearen (bizitegi-jarduketa) udalez gaindiko plan sektoriala iraungitzeko, zeina Fontellasko Udalak, Tenis Club Cerro Fontellas klubak eta Construcciones Monrepos SAk sustatu zuten Fontellasen.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta hilabeteko epea ematea UGPSaren iraungitzeari buruzko alegazioak aurkezteko, eta Fontellasko Udalari, Tenis Club Cerro Fontellas klubari eta Construcciones Monrepos SAri jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2024ko ekainaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2409100