128. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

144/2024 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betetzen baita 1385/2024 Ebazpena, maiatzaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana.

José Luis Ruiz Jaén jaunak parte hartu zuen abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez (Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana) onetsitako sarbide libreko hautatze-prozeduran, gaztelaniazko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza-orientazioa espezialitatean, besteak beste.

José Luis Ruiz Jaén jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 22ko 260E/2022 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen gora jotzeko errekurtso bat, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 26ko 3134/2021 Ebazpenaren kontra jarria. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen-prozedurari dagokionez interesdunak egin zuen eskaera, hots, foru agindu hori baliogabetzea eta, ondorioz, auzi-jartzaileak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko izangai onartuen zerrendan (Hezkuntza-orientazioa espezialitatean, gaztelaniaz) sartzeko duen eskubidea aitortzea; halaber, administrazio hau kondenatu zen eratortzen diren jarduketa guztiak egitera, hala badagokio.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren otsailaren 19ko 26/2024 Epaiaren bidez baietsi egin zen José Luis Ruiz Jaén jaunak jarritako demanda; ondorioz, baliogabetu egin zen Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 26ko 3134/2021 Ebazpena, eta aitortu "José Luis Ruiz Jaén jaunak duen eskubidea onartutako izangaien zerrendan sartzeko, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiari dagokionez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza-orientazioa espezialitatean (gaztelaniaz), sarbide librean; Administrazioak egin beharko ditu erabaki hori aurrera ateratzeko beharrezko jarduketak, eratortzen diren ondorio ekonomiko eta administratibo guztiekin, bai eta praktiketako funtzionario edo, hala badagokio, karrerako funtzionario izendatzea. Hori guztia eginen da hautapen-prozesuko gainerako partaideek duten egoerari eragin gabe".

Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 7ko 1385/2024 Ebazpenaren bidez, agindu zen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren otsailaren 19ko 26/2024 Epaia betearazteko. Hala, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua premiatu zen José Luis Ruiz Jaén jauna sartzeko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko izangai onartuen zerrendan (Hezkuntza-orientazioa espezialitatean, gaztelaniaz), 4,4827 puntuko azken puntuazioarekin, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian, hortik eratortzen diren ondorio guztiekin. Halaber, zehazten da jarduketa horietatik eratortzen diren ondorioek ez dietela eraginen deialdian plazaren adjudikaziodun izan diren beste oposiziogile batzuei.

Adierazitako guztia kontuan hartuta, bidezkoa da José Luis Ruiz Jaén jauna praktiketako funtzionario izendatzea (2024ko irailaren 1a izanen da ondorioetarako data), eta barnean hartzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 198/2021 Ebazpenean, zeinaren bidez praktiketako funtzionarioak izendatu baitziren eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu baitzitzaien; eta, otsailaren 19ko 26/2024 Epaia betez, destinoa esleitu behar zaio, txanda irekian, Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala lanbide-heziketako zentro bateratuan (Iruñea), Hezkuntza-orientazioa espezialitatean, gaztelaniaz.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Betetzea apirilaren 24ko 1385/2024 Ebazpena, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren otsailaren 19ko 26/2024 Epaia betearaziz, zeinaren bidez partzialki baietsi baitzen José Luis Ruiz Jaén jaunak 260E/2022 foru aginduaren aurka (maiatzaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana) jarritako demanda.

2. José Luis Ruiz Jaén jauna barnean hartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen-prozeduran eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen-prozeduran probak gainditu dituzten izangaien zerrenda bakarretan, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoetan (hautapen-prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 3ko 181/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren), Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza-orientazioa espezialitatean (gaztelaniaz), 4,4827 punturekin.

3. José Luis Ruiz Jaén jauna sartzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 198/2021 Ebazpenaren bidez praktiketako funtzionario izendatu zirenen zerrendan.

Praktiketako funtzionarioen izendapenak 2024ko irailaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Destinoa adjudikatzen zaio, txanda irekian, Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala lanbide-heziketako zentro bateratuan (Iruñea), Hezkuntza-orientazioa espezialitatean, gaztelaniaz.

Adierazi behar da praktikaldia egiteko esleitzen zaion destinoa behin-behinekoa dela.

4. Praktikaldia gaindituta, karrerako funtzionarioa izanen da 2022ko irailaren 1etik aurrera.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/).

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta praktikaldiko Kalifikazio Batzordeari.

7. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, dagozkion ondorioetarako, eta adieraztea ez duela administrazio-bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, soilik maiatzaren 7ko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren 1385/2024 Ebazpena betetzeari buruzko alderdiei dagokienez; errekurtso hori jartzeko, hilabeteko epea izanen da, ebazpen honen jakinarazpenaren hurrengo egunetik hasita.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2408637