1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
143/2024 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betetzen baita 1276/2024 Ebazpena, apirilaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana.
Cristina Aranda Cordobés andreak parte hartu zuen txanda irekiko hautapen-prozedura batean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko, Elikagaien Elaborazioko Eragiketa eta Ekipamenduak espezialitatean (gaztelaniaz). Aipatu prozedura Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Hautapen-prozeduraren barruan, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren bidez, probak gainditu zituzten pertsonen zerrenda bakarrak onetsi ziren, kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera, honako kidego hauetan: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak. Izan ere, sarrerako hautapen-prozedura hori salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren bidez egin zen, eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko ekainaren 15ean argitaratu zen. 2023ko ekainaren 22an, Cristina Aranda Cordobés andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren aurka.
Hezkuntzako kontseilariak apirilaren 8an emandako 120E/2024 Foru Aginduaren bidez, baietsi zen Cristina Aranda Cordobés andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, zeinak aurka egiten baitzion Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 15ean emandako 167/2023 Ebazpenari; eta, orobat, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agindu zitzaion Cristina Aranda Cordobés andrea sar dezala, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Elikagaien Elaborazioko Eragiketa eta Ekipamenduak espezialitatean (gaztelaniaz), 8,8411 puntuko azken puntuazioarekin, probak gainditu dituzten pertsonen kidego, espezialitate eta hizkuntzaren araberako zerrenda bakarrean, zeina onetsi baitzen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren bidez.
Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 24ko 1276/2024 Ebazpenaren bidez, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 120E/2024 Foru Agindua betearazten da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari eskatzen zaio Cristina Aranda Cordobés andrea sar dezala, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Elikagaien Elaborazioko Eragiketa eta Ekipamenduen espezialitatean (gaztelaniaz), probak gainditu dituzten pertsonen kidego, espezialitate eta hizkuntzaren araberako zerrenda bakarrean, horrek dakartzan ondorio guztiekin. Zerrenda hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Azaldutakoan oinarrituta, Cristina Aranda Cordobés andrea sartu behar da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Elikagaien Elaborazioko Eragiketa eta Ekipamenduak espezialitatean (gaztelaniaz), probak gainditu dituzten pertsonen kidego, espezialitate eta hizkuntzaren araberako zerrenda bakarrean, ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren bidez onetsitakoan.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 24ko 1276/2024 Ebazpena betetzea, eta Cristina Aranda Cordobés andrea sartzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Elikagaien Elaborazioko Eragiketa eta Ekipamenduak espezialitatean (gaztelaniaz), probak gainditu dituzten pertsonen kidego, espezialitate eta hizkuntzaren araberako zerrenda bakarrean. Zerrenda hori onetsi zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren bidez.
2. Cristina Aranda Cordobés andrea probak gainditu dituzten pertsonen kidego, espezialitate eta hizkuntzaren araberako zerrenda bakarrean sartzeak esan nahi du plaza lortu duela Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Elikagaien Elaborazioko Eragiketa eta Ekipamenduak espezialitatean (gaztelaniaz). Izan ere, 8,8411 puntuko azken puntuazioa du hautaketa-prozeduran, zeina onetsi baitzen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 3an emandako 243/2022 Ebazpenaren bidez.
3. Cristina Aranda Cordobés andrea karrerako funtzionario izendatzea.
Karrerako funtzionario izendatzeak eragina izanen du 2023ko irailaren 1etik aurrera.
4. Ebazpen hau Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, kidego hauetako karrerako funtzionarioaren titulua eman dezan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko lanpostuak betetzeko: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak. Hautapen prozedurak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.
5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/).
6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura.
7. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, behar diren ondorioetarako, eta adieraztea ez duela administrazio-bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzenduta, soilik apirilaren 24ko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren 1276/2024 Ebazpena betetzeari buruzko alderdiei dagokienez; errekurtso hori jartzeko, hilabeteko epea izanen da, ebazpen honen jakinarazpenaren hurrengo egunetik hasita.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2408636