1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
142/2024 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betetzen baita 1281/2024 Ebazpena, apirilaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana.
Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreak parte hartu zuen abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez (Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana) onetsitako sarbide libreko hautatze-prozeduran, gaztelaniazko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ingelesa espezialitatean, besteak beste.
Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 12ko 147E/2022 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen gora jotzeko errekurtso bat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 11ko 186/2021 Ebazpenaren kontra jarria; ebazpen horren bidez onetsi eta argitaratu zen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen-prozeduran eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen-prozeduran probak gainditu dituzten izangaien zerrenda osagarria, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoa (hautapen-prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren). Errekurtsoan, eskatu zuen foru agindu hori baliogabetzeko eta, ondorioz, baremazioa berriro egiteko, eta eman zitzaion puntuazioa puntu bat igotzeko frantsesez jakiteagatik (deialdiaren oinarrien 3.2.1 apartatua) edo, subsidiarioki, 0,5 puntu goititzeko (oinarri horien 2.4.b) apartatua); horren guztiaren ondorioz, deialdiko lanpostuetako plazetako baten adjudikazioduna izanen litzateke.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren abenduaren 22ko 410/2023 Epaiaren bidez, partzialki baietsi zen Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreak aipatutako 147E/2022 foru aginduaren aurka (abuztuaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana) jarritako demanda; foru agindua baliogabetu eta ondoriorik gabe utzi zuen, eta aitortu zuen Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreak duen eskubidea baremoan emandako puntuazioa 0,5 puntu goititzeko frantsesez jakiteagatik (B2 maila), hortik eratortzen diren lege-ondorioekin eta efektuekin.
Apirilaren 24ko 1281/2024 Ebazpenaren bidez (Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana), agindu zen, betearaz zedila abenduaren 22ko 410/2023 Epaia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salarena. Hala, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua premiatu zen Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreari merezimenduen baremoan emandako puntuazioa 0,5 puntu goititzera frantsesez jakiteagatik (B2 maila), hortik eratortzen diren lege-ondorioekin eta efektuekin. Halaber, ebazpenean zehazten da jarduketa horietatik eratortzen diren ondorioek ez dietela eraginen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian plazaren esleipendun izan diren beste oposiziogileei. Ebazpen horren bidez hautapen-prozedurak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan.
Azaldutakoa kontuan hartuta, bidezkoa da baremoan emandako puntuazioa 0,5 puntu goititzea frantsesez jakiteagatik (B2 maila). Hala, lehiaketako puntuazioa 3,6706 da.
Deialdiaren zortzigarren oinarriak hau ezartzen du: "Oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra oposizioko eta lehiaketako faseetako puntuazioen haztapenaren emaitza izanen da; % 60 oposizio-faseari dagokio, eta % 40 lehiaketa-faseari". Touzopoulou andreak, haztapenaren ondoren, 1,4682 puntu lortu zituen lehiaketa-fasean eta 3,2562 puntu oposizio-fasean; beraz, 4,7244 puntuko puntuazio orokorra izan zuen oposizio-lehiaketan. Puntuazio horrekin, Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreak plaza lortuko zukeen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ingelesa espezialitatean (gaztelaniaz), eta sartu beharko zatekeen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen-prozeduran eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen-prozeduran probak gainditu dituzten izangaien zerrenda bakarretan, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoetan (hautapen-prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 3ko 181/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren).
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 198/2021 Ebazpenaren bidez, praktiketako funtzionarioak izendatu ziren, eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zitzaien; abenduaren 22ko 410/2023 Epaiari jarraikiz, Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andrea praktiketako funtzionarioen zerrendan sartu behar da (2024ko irailaren 1a da ondorioetarako data), eta Berriozarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan eman behar zaio destinoa, txanda irekian, Ingelesa espezialitatean (gaztelaniaz).
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Betetzea apirilaren 24ko 1281/2024 Ebazpena, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren abenduaren 22ko 410/2023 Epaia betearaziz, zeinaren bidez, partzialki baietsi baitzen Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreak 147E/2022 foru aginduaren aurka (abuztuaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana) jarritako demanda.
2. Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreari merezimenduen baremoan emandako puntuazioa 0,5 puntu goititzea frantsesez jakiteagatik (B2 maila), eta 4,7244 puntuko puntuazio orokorra ematea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ingelesa espezialitatean (gaztelaniaz).
3. Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andrea sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen-prozeduran eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen-prozeduran probak gainditu dituzten izangaien zerrenda bakarretan, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoetan (hautapen-prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 3ko 181/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren), Ingelesa espezialitatean (gaztelaniaz).
4. Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andrea sartzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 198/2021 Ebazpenaren bidez praktiketako funtzionario izendatuen zerrendan.
Praktiketako funtzionarioen izendapenak 2024ko irailaren 1etik aurrera izanen du eragina.
Berriozarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan ematen zaio destinoa, txanda irekian, Ingelesa espezialitatean (gaztelaniaz).
Adierazi behar da praktikaldia egiteko esleitzen zaion destinoa behin-behinekoa dela.
5. Praktikaldia gaindituta, karrerako funtzionarioa izanen da 2022ko irailaren 1etik aurrera.
6. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/).
7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta praktikaldiko Kalifikazio Batzordeari.
8. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, dagozkion ondorioetarako, eta adieraztea ez duela administrazio-bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, soilik apirilaren 24ko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren 1281/2024 Ebazpena betetzeari buruzko alderdiei dagokienez; errekurtso hori jartzeko, hilabeteko epea izanen da, ebazpen honen jakinarazpenaren hurrengo egunetik hasita.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2408635