128. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2139/2024 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Martín Elcano Sesma jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 1934/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 82/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 896/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 26an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 21eko 658/2024 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen ziren izangaiak izendatu ziren.

Horretarako zuen epearen barruan, Jesús Javier Elizalde Esteban jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaren jabetza hartu zuenetik aurrerako ondorioekin, administrazio bereko beste lanpostu baten titularra delako.

Deialdiaren 9.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 8.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Beraz, azaldutakoarekin bat, bidezkoa da hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiak betetzea lanpostu hutsa, eta, hori oinarri harturik, 2024ko maiatzaren 15ean, izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiaren alde.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Martín Elcano Sesma jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostuetan aritzeko, eta plantilla organikoan 38024 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko ekainaren 25ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2409016