1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
64/2024 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, zeinaren bidez Iñaki Elías López jauna izendatzen baita Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendari.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, izendapen askearen bidez.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Iñaki Elías López jauna izendatzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendari. Izendapenak 2024ko ekainaren 11n izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Zuzendaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Zuzendaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2409093