1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1397E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baita burutza hau merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Zerbitzuko Analisi Kliniko Orokorren Laguntza Ataleko burutza.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 11n emandako 30E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Zerbitzuko Analisi Kliniko Orokorren Laguntza Ataleko burutza merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdia 2024ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 27ko 818E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Prozedura bukatuta eta izangai batek ere ez duenez kudeaketa proiektuaren memoria defendatzeko fasea gainditu, bidezkoa da deialdia bete gabe uztea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Bete gabe uztea burutza hau merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Zerbitzuko Analisi Kliniko Orokorren Laguntza Ataleko burutza.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2408478