1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
63/2024 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta, José Vicente Martínez Martínez jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, José Vicente Martínez Martínez jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko ekainaren 10ean izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2409092