1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1390E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Eva María Arpa Nadal andrea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Ginekologiako ‘B’ Laguntza Ataleko buru izendatzen duena.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 11ko 30E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez bete zedin Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Ginekologiako ‘B’ Laguntza Ataleko burutza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikia.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 27ko 818E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Prozedura amaituta, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari proposatu dio Eva María Arpa Nadal andrea izenda dezala Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Ginekologiako ‘B’ Laguntza Ataleko buru, hura baita merezimendu-lehiaketara aurkeztu den bakarra eta gainditu baitu kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazio fasea.
Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 6 urtez izanen da burutzaren titularra, salbu eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan xedatutako kargu-uztearen arrazoietako bat gertatzen bada.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Eva María Arpa Nadal andrea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Ginekologiako ‘B’ Laguntza Ataleko buru izendatzea, 2024ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2408469