128. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

149/2024 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betetzen baita 1677/2024 Ebazpena, maiatzaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana.

Catherine Cardoso Jiménez andreak parte hartu zuen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Frantsesa (gaztelaniaz) espezialitatean sartzeko txanda irekiko hautapen-prozeduran, zeina onetsi baitzen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez.

Catherine Cardoso Jiménez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 20ko 18E/2023 Foru Aginduaren aurka, agindu horren bidez ezetsi baitzen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 10eko 142/2022 Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, aipatu ebazpenaren bidez, errekurtsogileak galdu zituen karrerako funtzionario izateko eskubide guztiak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautapen-prozeduraren praktikaldia ez gainditzeagatik. Hautapen-prozedura onetsi zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-eremuko plazak betetzeko zen.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren martxoaren 18ko 59/2024 Epaiaren bidez, baietsi zen Catherine Cardoso Jiménez andreak Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 20ko 18E/2023 Foru Aginduaren aurka jarritako demanda. Beraz, foru agindua deuseztatuta eta indarrik gabe uzten da, eta deklaratzen da Catherine Cardoso Jiménez andreak eskubidea duela praktikaldia gaindituta izateko, horren ondorio guztiekin.

Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren zuzendariaren maiatzaren 28ko 1677/2024 Ebazpenaren bidez, agintzen da betearazi dadila Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren martxoaren 18ko 59/2024 Epaia, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari eskatzen zaio María Catherine Cardoso Jiménez andrearen praktikaldia gainditutzat eman dezala eta hura karrerako funtzionario izendatzeko jarduketa guztiak egin ditzala, 2022ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 28ko 1677/2024 Ebazpena betetzea. Haren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren martxoaren 18ko 59/2024 Epaia betearazten da, epaiak baiesten baitu Catherine Cardoso Jiménez andreak Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 20ko 18E/2023 Foru Aginduaren aurka jarritako demanda.

2. María Catherine Cardoso Jiménez andrea praktikaldian "gai" izan dela deklaratzea eta karrerako funtzionario izendatzea, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako sarrerako hautapen-prozeduran.

Karrerako funtzionario izendatzeak 2022ko irailaren 1etik aurrerako eragina izanen du.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/).

4. Ebazpena Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario titulua eman dezan.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta praktikaldiko Kalifikazio Batzordeari.

6. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, behar diren ondorioetarako, eta adieraztea ez duela administrazio-bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzenduta, baina soilik maiatzaren 28ko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren 1677/2024 Ebazpena betetzeari buruzko alderdiei dagokienez. Hilabeteko epea izanen da errekurtsoa jartzeko, ebazpen honen jakinarazpenaren hurrengo egunetik hasita.

Iruñean, 2024ko ekainaren 4an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2409003