128. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

146/2024 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak. Izan ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 328/2023 Ebazpenaren bidez egin zen deialdia.

Hezkuntzako kontseilariak abuztuaren 8an emandako 65/2022 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta horien izendapena berritzeko arauak eman ziren.

Foru agindu horren 2. artikuluan esaten denez, ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko, merezimendu-lehiaketa eginen da ikastetxeak eskaintzen duen irakasgairen bat ematen duten karrerako irakasle funtzionarioen artean, eta baloratuko dira irakasleek aurkeztutako merezimenduak eta zuzendaritza proiektua. Hautapenak beteko ditu berdintasun, publikotasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak, eta batzorde batek eginen du, zeina osatuko baitute Hezkuntza Departamentuaren ordezkariek eta dagokion ikastetxeko hezkuntza komunitatearen ordezkariek. Departamentuak aldian-aldian deialdia eginen du ikastetxeen hutsik gelditzen diren zuzendari postuak hautatzeko prozesurako.

Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe batzuetan zuzendari karguak hutsik gelditu direnez gero, horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deia egin beharra dago, hutsik gelditu ondoren izendapen berezien bidez bete direnak ere sartuta.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 21ean emandako 328/2023 Ebazpenaren bidez, merezimendu-lehiaketarako deialdia egin zen, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta izendatzeko.

Deialdiaren zortzigarren oinarriaren arabera, hautatutako pertsonak lau urterako izendatuko dira zuzendari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita.

Horretarako eratutako hautaketa-batzordeetako buruek izenen zerrenda bidaliko dute Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, eta bertan adieraziko dira hautatutako izangaiak eta zein ikastetxe aukeratu duten deialdirako (deialdia onetsi zen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 328/2023 Ebazpenaren bidez).

Era berean, lehenengo oinarriaren arabera, izendapena egin aurretik nahitaezkoa izanen da prestakuntza programa bat izatea, zuzendaritza eginkizunak betetzeko gaitasunei buruzkoa. Izendapenen aurreko administrazio-izapide guztiak egin ahal izateko, bidezkoa da ebazpen honen datan prestakuntza hori frogatu duten zuzendariak lehendabizi izendatzea, hargatik eragotzi gabe izendapenak egin ahal izatea prestakuntza frogatu ondoren.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea, 4 urterako, ondorioak 2024ko uztailaren 1etik aurrera izanik, deialdian sartu diren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak, eranskinean ageri direnak. Deialdia onetsi zen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 328/2023 Ebazpenaren bidez.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpena eta eranskina argitaratzea nafarroa.eus web-orrian dagoen fitxan, honako helbidean: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/informacion-laboral-rrhh.

4. Ebazpena eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Prestakuntza eta Kalitate Atalera, bai eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera ere, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 31n.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

ERANSKINA.–COLEGIOS PÚBLICOS DE EDUCACIÓN INFANTIL Y PRIMARIA /
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOAK

LOCALIDAD

HERRIA

CENTRO

IKASTETXEA

APELLIDOS Y NOMBRE

DEITURAK ETA IZENAK

ABLITAS

SAN BABIL HLHIP

ESCARTIN COMIN, MIGUEL ANGEL

ALMANDOZ

ALMANDOZKO HLHIP

SOBRINO LOPEZ, MIREN

ARRAIOZ

ARRAIOZKO HLHIP

IRIGOIEN BERTIZ, ITXARO

BARAÑAIN

SAHATS HLHIP

GARCIA SANTOS, MARGARITA

KASEDA

FRANCISCO JAVIER SÁENZ DE OIZA HLHIP

JIMENEZ JIMENEZ, BRUNO MIGUEL

UHARTE

VIRGEN BLANCA HLHIP

SERGIO AGUILERA, MAITE

LEGASA

LEGASAKO HLHIP

AZPIROZ HERNANDORENA, MARIA

LEITZA

ERLETA HLHIP

BELAUNZARAN BARNO, AINHOA

ELO

SANTA BÁRBARA HLHIP

UCAR ALVAREZ, IZASKUN

OBANOS

OBANOSKO HLHIP

ALTUNA MARTINEZ, AMAYA

ERRIBERRI

PRÍNCIPE DE VIANA HLHIP

ARMENDARIZ SANCHEZ, MARIA AMOR

IRUÑA

NICASIO DE LANDA HLHIP

HERVAS RUIZ, ILDEFONSO

SARRIGUREN

JOAKIN LIZARRAGA HLHIP

GOÑI PALACIOS, MAITE

TUTERA

ELVIRA ESPAÑA HLHIP

SALVADOR RIVAS, BERTA

ATARRABIA

LORENZO GOICOA HLHIP

ROITEGUI MOLINERO, MARTA

ZIZUR NAGUSIA

ERRENIEGA HLHIP

GARTZIA BERASATEGI, NEREA

INSTITUTOS DE EDUCACIÓN SECUNDARIA E INSTITUTOS DE EDUCACIÓN SECUNDARIA OBLIGATORIA /
BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAK ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAK

LOCALIDAD

HERRIA

CENTRO

IKASTETXEA

APELLIDOS Y NOMBRE

DEITURAK ETA IZENAK

IRUÑA

PADRE MORET-IRUBIDE BHI

BELTRAN CALAVERA, MARIA ISABEL

RIBAFORADA

EL CIERZO DBHI

BERNAD CALZA, EVA MARIA

CENTROS DE ENSEÑANZA DE PERSONAS ADULTAS /
HELDUENTZAKO IKASTETXEAK

LOCALIDAD

HERRIA

CENTRO

IKASTETXEA

APELLIDOS Y NOMBRE

DEITURAK ETA IZENAK

IRUÑA

FÉLIX URABAYEN NHBHI

GIL ARRONDO MIGUEL, OSCAR LUIS

TUTERA

TUTERAKO HOHIP

NAVAS SANCHEZ, ANA ISABEL

CENTROS DE ENSEÑANZA DE EDUCACIÓN ESPECIAL /
HEZKUNTZA BEREZIKO IKASTETXEAK

LOCALIDAD

HERRIA

CENTRO

IKASTETXEA

APELLIDOS Y NOMBRE

DEITURAK ETA IZENAK

IRUÑA

ANDRES MUÑOZ GARDE HBIP

RISQUEZ BAEZA, ROCIO

Iragarkiaren kodea: F2408867