127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2181/2024 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 15ean emandako 1415/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2024ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzendu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–ERREPIDEETAKO ZAINTZAILEEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

–Onartuak:

ELIZALDE ALFONSO, JAVIER EMILIO

LACUNZA LACUNZA, GREGORIO

MARTINEZ OSES, IGNACIO

MUÑOZ GUTIERREZ, LUIS

ROMERO PANIZO, JOSE FERNANDO

–Baztertuak:

Deialdiko 3.5 atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

VEGA ALVAREZ, MARIA MAR

Deialdiko 3.1 atalean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:

OCAÑA TADEO, ERIKA

Iragarkiaren kodea: F2409023