Iragarkia
127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1969/2024 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikarien 11 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.
Abenduaren 14ko 114/2022 Foru Dekretuaren bidez (2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2022ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Estatuko 2022ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza horretan erdi mailako euskara teknikarien lanpostuak sartu ziren.
Abenduaren 27ko 307/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza horretan erdi mailako euskara teknikarien lanpostuak sartu ziren.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 15ean emandako 1413/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikarien hamaika lanpostu sarrera-prozedurari jarraikiz eta oposizio bidez betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikarien 11 lanpostu sarrera-prozedurari jarraikiz eta oposizio sistema erabiliz betetzeko deialdia, baita haren oinarriak ere.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
DEIALDIA, ERDI MAILAKO EUSKARA TEKNIKARIEN HAMAIKA LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO
Hona hemen deialdia arautuko duten
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da erdi mailako euskara teknikarien 11 lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 1413/2024 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Haien plantilla-zenbakiak, eskakizunak eta destinoak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.
1.2. Hamaika lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–5 lanpostu txanda irekian.
–5 lanpostu igoera txandan.
–Lanpostu 1, erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.
1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero izangaiak hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, egoki den txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Unibertsitateko gradudun edo diplomadun titulua, ingeniari teknikoarena, arkitekto teknikoarena edo horietako baten balio berekotzat aitortu den titulu bat edukitzea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak gaindituak izatea.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Betebehar hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.
d) Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskarazko C1 maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea. Titulu edo ziurtagiri hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean bildu den tituluen zerrendan agertu beharko da, edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da.
e) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
f) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzu egiten ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horietan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:
Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikorako deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuta.
Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da.
Telematika bidez ordainduko da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortuta duten pertsonak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena (langabezia egoera) egiaztatzeko. Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien kausengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Paula Kasares Corrales andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaiburua: Hasier Morras Aranoa jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Iñaki Martinez Rekari jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko erdi mailako euskara teknikaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Ana Alberro Goñi andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko erdi mailako euskara teknikaria.
–Epaimahaikidea: Kotte Guillenea Dendarieta andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko erdi mailako euskara teknikaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Maite Pla Erroz andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko erdi mailako euskara teknikaria.
–Epaimahaikidea: Mikel Joseba Vilches Plaza jauna, Langileen Batzordeak izendatu duen ordezkaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Monika Etxebarria Ariznabarreta andrea, Langileen Batzordeak izendatu duen ordezkaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Javier Fernández Anaut jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikide idazkaria: Maite Lus Zufia andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Aholkularitza Ataleko burua.
5.2. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2024ko irailetik aurrera hasiko da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenengo proba:
bi ariketa izanen ditu, bata bestearen ondoren eginen direnak.
Lehenengo ariketa:
test motako gehienez ere 90 galdera erantzun beharko dira, idatziz. Galderak deialdiaren I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz izanen dira; zehazki, gai-zerrendako 1. zatiko gaiei buruz (Araudi orokorra) eta 2. zatiko (Zati espezifikoa) 1. gaitik 25.era bitarteko gaiei buruz. Galdera bakoitza erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Ariketa hau egiteko bi ordu izanen dira gehienez.
Ariketa honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Bigarren ariketa:
ariketa teorikoa. Erantzun laburreko 30 galdera erantzun beharko dira, idatziz. Galderak ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoak izanen dira; zehazki, gai-zerrendako 2. zatiko (Zati espezifikoa) 26. gaitik 44.era bitarteko gaiei buruz.
Ariketa hau egiteko ordu eta erdi izanen da gehienez.
Ariketa honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Ariketa hau egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
Bigarren ariketa hau plika sistemaren bidez eginen da.
Proba honek gehienez 60 puntuko balorazioa izanen du guztira. Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.3.2. Bigarren proba:
bigarren probak bi ariketa izanen ditu.
Lehenengo ariketa:
ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako gai bat idatziz garatu beharko da; zehazki, 2. zatiko (Zati espezifikoa) 45. gaitik 62.era bitarteko bat. Horretarako, kalifikazio epaimahaiak bi gai aukeratuko ditu zozketa bidez, eta izangaiek horietako bat bakarrik garatu beharko dute, norberak aukeratzen duena.
Idatzizko ariketa hau egiteko 2 ordu eta erdi izanen dira gehienez.
Ariketa honetan 70 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez 35 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Ariketa hau egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
Bigarren ariketa:
izangaiak idatziz garatu duen gaia, ondoren, epaimahaiaren aurrean ahoz azaldu eta defendatu beharko du jendaurreko ekitaldi batean. Ekitaldi horretan, epaimahaikideek zilegi izanen dute izangaiak garatutako gaiarekin zerikusia duten galderak planteatzea, eta izangaiak ahoz erantzun beharko die. Ariketa hau egiteko hogei minutu izanen dira gehienez. Izangaiei hitzordua jarriko zaie epaimahaiaren aurreko ariketa hau egiteko, eguna, ordua eta tokia adierazita.
Ariketa honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.3. Ariketen enuntziatuak euskaraz izanen dira eta izangaiek euskaraz egin beharko dituzte bi probak.
Lehenengo probako bigarren ariketa eta bigarren probako lehenengo ariketa ordenagailuz eginen dira, eta ordenagailuak epaimahaiak jarriko ditu. Gainerako ariketak ordenagailurik gabe eginen dira.
6.4. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxaren barnean), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.
7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera banatuta eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egin daitezen.
7.2. Puntu-berdinketarik gertatuz gero, lehenengo proban puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.
7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangaiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, ezartzen den bidea erabiliz:
–Deialdiko 2.1.1.c) eta d) ataletan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta, orobat, hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda, lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun hurrenkerari jarraikiz ordenatua. Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.
8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuen hautaketa hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deitutako lanpostu kopuruan sartzen direnak.
Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:
A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzeko, edo borondatezko eszedentzian eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterakoren batean.
9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiltzeko besteren baten beharra izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.
9.6. Izangairen batek ezarrita dagoen prozedurak agintzen duen moduan eta epean hautatzen ez badu lanpostua, hautapen prozesuari uko egiten badio, lanpostuan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu edo eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu ezarritako prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio organo eskudunak haren baja beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.
Aurreko atalean aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren izangai berriei egoera horien ondoriozko lanpostu hutsak esleituko zaizkie zuzenean.
10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.
10.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako administrazio publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.
Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
10.4. Funtzionario bihurtzen diren izangaiei, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren iragarki-taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.
12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Puntu-berdinketarik gertatuz gero, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Errekurtsoak.
Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Iruñean, 2024ko apirilaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. zatia.–Araudi orokorra.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta eginbeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.
6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".
10. gaia.–Administrazio egintzak: Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.
12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.
15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.
16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
2. zatia.–Zati espezifikoa.
1.–Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, Estrasburgon egina 1992ko azaroaren 5ean. Espainiaren berrespen tresna (2001eko 222. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 15ekoa).
2.–Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna Espainiako Estatuan aplikatzea. Adituen Batzordearen ebaluazio txostenak eta gomendioak, eta Ministroen Batzordearen gomendioa.
3.–18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa.
4.–Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen arau garapena. Nafarroako Gobernuaren eta toki entitateen araudia.
5.–161/1988 Foru Dekretua, maiatzaren 19koa, zeinaren bidez onesten baitira, alde batetik, Nafarroako Gobernuak helduei euskara irakasteko dituen zentroen funtzionamendu eta antolamendurako erregelamendua, eta, bestetik, helduei euskara irakasten dieten entitate pribatuei (euskaltegi pribatuak eta gaueskolak) laguntzak emateko erregelamendua.
6.–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.
7.–240/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena.
8.–5/2018 Foru Dekretua, otsailaren 28koa, irizpideak ezartzen dituena Nafarroako biztanleguneen izenak erabiltzeko eta haiek grafikoki adierazteko.
9.–Nafarroako toponimia erabiltzeko oinarrizko jarraibide teknikoak / Instrucciones técnicas básicas para el uso de la toponimia de Navarra (Nafarroako Gobernua, 2019).
10.–Nafarroako Gobernuko departamentuetako hizkuntza-planen egitura eta edukia.
11.–Euskararen I. Plan Estrategikoa (2016-2019) / I Plan Estratégico del Euskera (2016-2019) (Nafarroako Gobernua, 2017).
12.–Euskararen I. Plan Estrategikoaren ebaluazioa. Txosten exekutiboa / Evaluación del I Plan Estratégico del Euskera. Informe ejecutivo (Nafarroako Gobernua, 2020).
13.–Euskara sustatzeko erkidegoen arteko eta mugaz haraindiko lankidetza instituzionala: Nafarroako Foru Komunitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza-protokolo orokorra; Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren eta Euskararen Bulego Publikoaren arteko lankidetza-protokolo orokorra 2021-2025 aldian euskara sustatzeko; Euskadi-Nafarroa-Akitania euroeskualdea.
14.–Euskaltzaindiaren hizkuntza-araudia.
15.–Euskaltzaindiaren hiztegi arauemailea (Euskaltzaindiaren Hiztegia).
16.–Euskara Batuaren Eskuliburua-EBE: 1-500 atalak.
17.–Euskara Batuaren Eskuliburua-EBE: 501-1000 atalak.
18.–Euskara Batuaren Eskuliburua-EBE: 1001-1458 atalak.
19.–42/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculuma ezartzen duena. HENAC: A1 maila.
20.–42/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculuma ezartzen duena. HENAC: A2 maila.
21.–42/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculuma ezartzen duena. HENAC: B1 maila.
22.–42/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculuma ezartzen duena. HENAC: B2 maila.
23.–42/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculuma ezartzen duena. HENAC: C1 maila.
24.–195/1993 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek euskara ikastaroak egiteko ordu eta diru konpentsazioak eguneratzen dituena.
25.–Euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak Nafarroan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.
26.–Inkesta soziolinguistikoak. Inkestaren ezaugarriak, eta euskarak Nafarroan 1991tik izan duen egoeraren bilakaera: ezagutza, erabilera eta jarrerak.
27.–Hizkuntzen erabileraren kale-neurketak. Nafarroan 1989tik hona egin diren euskararen erabileraren kale-neurketen ezaugarriak eta erabileraren bilakaera.
28.–Euskararen Adierazleen Sistema (EAS).
29.–Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak hizkuntza gutxituei aplikatuta: hizkuntza-komunitatea, hizkuntza-eskubideak, hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza-ukipena, hizkuntza-normalizazioa, hizkuntza-politika eta -plangintza, hizkuntza-ekologia, hizkuntza-jarrerak, -ideologia eta -identitatea, minorizazioa, diglosia, hizkuntza-sozializazioa, hizkuntza-alternantzia eta eleaniztasuna.
30.–Soziolinguistika, hizkuntza gutxituak indarberritzeari aplikatuta. Eredu teorikoak: elebitasuna eta hizkuntzen arteko kontaktua; bizindar etnolinguistikoa; corpusaren, estatusaren eta hizkuntza-jabekuntzaren plangintza; hizkuntza-desplazamendua lehengora ekartzea.
31.–Soziolinguistika, euskararen egungo egoerari aplikatuta. Proposamen teoriko eta ikerketa nagusiak.
32.–Hizkuntza-politika eta hizkuntza-plangintza. Corpusaren plangintza eta estatusaren plangintza. Hizkuntza-plangintzaren metodologia.
33.–Ikerketa soziolinguistikoaren metodologiak eta teknikak, kuantitatiboak eta kualitatiboak. Ikerketa soziolinguistikoen proiektuak diseinatzea.
34.–Euskararen historia soziolinguistikoa: hizkuntza indarberritzeko prozesuaren mugarri nagusiak.
35.–Euskara Euskal Autonomia Erkidegoan, Iparraldean eta Nafarroako Foru Komunitatean: estatusa eta egoera soziolinguistikoa. Erkidegoen arteko eta mugaz haraindiko lankidetza euskara sustatzeko.
36.–Espainiako Estatuko hizkuntzak: estatusa eta egoera soziolinguistikoa. Erkidegoen arteko lankidetza hizkuntzak sustatzeko.
37.–Eskualdeetako hizkuntzak eta eremu urriko hizkuntzak Europan: estatusa eta egoera soziolinguistikoa. Europar lankidetza eleaniztasuna sustatzeko.
38.–Eleaniztasuna arautzeko ereduak estatu eleaniztunetan: lurraldekatzea eta eskubide indibidualak.
39.–Euskara administrazio publikoetan erabiltzeko baliabideak: softwareak, itzulpen memoriak, itzultzaileak, hiztegiak, estilo liburuak, hizkuntza-aholkularitzarako zerbitzuak eta beste baliabide batzuk.
40.–Euskarazko hedabideak Nafarroan.
41.–Helduei hizkuntzak irakasteko eta ikasteko prozesuaren teoria.
42.–Hizkuntza-errepertorioak. Aldagaiak eta esparruak. Euskararen errepertorioa: estandarra, aldagai geografikoak, Nafarroako euskalki eta barietateak, gazte-jerga, administrazio hizkera eta beste errepertorio batzuk.
43.–Testu-generoak. Testuen definizioa eta propietateak (zuzentasuna, kohesioa, koherentzia eta egokitasuna). Testu motak eta horien didaktika.
44.–Ebaluazioa helduei hizkuntza bat irakasteko eta hura ikasteko prozesuaren barruan. Ebaluazio formatiboa eta ebaluazio egiaztatzailea. Faseak, eginkizunak, tresnak eta prozedurak.
45.–Euskara berreskuratzeko eta indarberritzeko eragile eta azpiegiturak: hizkuntza-plangintzaren arloko eginkizunak dituzten Nafarroako Gobernuko unitateak, toki entitateetako unitateak eta gizarte erakundeak. Nafarroan euskara sustatzeko ekimenak eta programak.
46.–Nafarroan euskaldunen dentsitate handia duten udalerriak. Euskararen diagnostiko demolinguistikoa eta funtzionala. Euskarabidearen urteko ekintzen plangintza baten proposamena euskaldunen dentsitate handia duten udalerrietan euskara sustatzeko.
47.–Euskararen gizarte-presentzia txikia duten Nafarroako udalerriak. Euskararen diagnostiko demolinguistikoa eta funtzionala. Euskarabidearen urteko ekintzen plangintza baten proposamena euskararen gizarte-presentzia txikia duten Nafarroako udalerrietan euskara sustatzeko.
48.–Nafarroako Euskararen Mediateka. Euskarabidearen urteko ekintzen plangintza baten proposamena euskarazko ondare immateriala eta, bereziki, Nafarroako euskalkiak eta euskararen barietateak artxibatu, dokumentatu, ikertu eta zabaltzeko.
49.–Euskararen eta euskarazko irakaskuntza Nafarroako hezkuntza-sisteman. Hizkuntza-ereduen arau-esparrua, bilakaera eta egungo egoera. Euskarabidearen urteko ekintzen plangintza baten proposamena Nafarroan euskarazko eta euskararen irakaskuntza sustatzeko, Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan. Euskara Nafarroako unibertsitate ikasketetan.
50.–Euskararen familia bidezko transmisioa eta euskarazko hizkuntza-sozializazioa Nafarroako haurren artean. Diagnostikoa eta bilakaera. Euskarabidearen urteko ekintzen plangintza baten proposamena euskararen familia bidezko transmisioa eta haurren artean euskarazko hizkuntza-sozializazioa sustatzeko.
51.–Helduen euskararen irakaskuntza Nafarroan. Arau-esparrua, eragileak (entitate publikoak eta gizarte erakundeak), helduei euskara irakasteko azpiegiturak eta baliabideak. Diagnostikoa eta bilakaera. Euskarabidearen urteko ekintzen plangintza baten proposamena helduen euskararen irakaskuntza sustatzeko.
52.–Nafarroako gazteak eta euskara. 16 eta 24 urte bitarteko gazteen egoeraren diagnostikoa euskarari dagokionez (ezagutza, erabilera eta jarrerak). Euskarabidearen urteko ekintzen plangintza baten proposamena gazteen artean euskara sustatzeko.
53.–Kultura, artea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak euskaraz. Esparru horretako kontsumo- eta sorkuntza-egoeraren diagnostikoa eta eragile, baliabide eta azpiegitura nagusiak Nafarroan. Euskarabidearen urteko ekintzen plangintza baten proposamena kulturaren, artearen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuetan euskara sustatzeko.
54.–Euskara Nafarroako eremu sozioekonomikoan. Erakundeetan egiten den hizkuntza-kudeaketaren arau-esparrua eta ezaugarriak. Diagnostikoa eta bilakaera. Euskarabidearen urteko ekintzen plangintza baten proposamena erakunde pribatuen hizkuntza-kudeaketan euskara sustatzeko.
55.–Helduei euskara irakasteko A1 mailako unitate didaktiko bat egitea. Helburuak, edukiak eta komunikazio gaitasunak lantzeko eta garatzeko teknikak. Denboran banatzea eta ebaluazioa.
56.–Helduei euskara irakasteko A2 mailako unitate didaktiko bat egitea. Helburuak, edukiak eta komunikazio gaitasunak lantzeko eta garatzeko teknikak. Denboran banatzea eta ebaluazioa.
57.–Helduei euskara irakasteko B1 mailako unitate didaktiko bat egitea. Helburuak, edukiak eta komunikazio gaitasunak lantzeko eta garatzeko teknikak. Denboran banatzea eta ebaluazioa.
58.–Helduei euskara irakasteko B2 mailako unitate didaktiko bat egitea. Helburuak, edukiak eta komunikazio gaitasunak lantzeko eta garatzeko teknikak. Denboran banatzea eta ebaluazioa.
59.–Helduei euskara irakasteko C1 mailako unitate didaktiko bat egitea. Helburuak, edukiak eta komunikazio gaitasunak lantzeko eta garatzeko teknikak. Denboran banatzea eta ebaluazioa.
60.–Metodologia komunikatiboak hizkuntzen didaktikan. Ezaugarriak, irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarreragina, zuzenketaren eta autozuzenketaren gaineko alderdiak.
61.–Ulermen gaitasunak (ahozkoaren ulermena eta irakurriaren ulermena) hizkuntzen didaktikan, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetan. Maila bakoitzari egokitutako testuak hautatzeko irizpideak.
62.–Adierazpen gaitasunak (ahozko adierazpena eta idatzizko adierazpena) hizkuntzen didaktikan, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetan. Maila bakoitzari egokitutako testuak hautatzeko irizpideak.
Iragarkiaren kodea: F2408535
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
